Ikus-entzunezko baliabideak

             

"Euskara Irakasteko Abestiak" webgunea

Euskara irakasleei sarean dauden abestiak erabiltzen laguntzeko sitesa. 

Alde batetik, Haur eta Lehen Hezkuntzan erabiltzeko abestiak gaika sailkatuak daude, eta beste aldetik, Bigarren Hezkuntzan nahiz euskaltegietan hiztegia edota egiturak lantzeko egokiak izan daitezkeen abestien bilduma dago.

Gunea ikusi

 

 


 

ADI-ADI: HH eta LHko geletarako entzungaiak

Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalak eta EIBZk Adi-adi izeneko sei entzungai sortu dituzte, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleentzat. Zazpi eta hamar minutu arteko saioak dira. 

Adi-adi entzungaiek hiru helburu nagusi dituzte: elkarrekin ongi pasatzea, adi entzuteko ohitura lantzea eta ahozko elkarrizketak sortzeko abiapuntu izatea.

 

Sartu 

 

 


 

"Xaldun kortin" webgunea

Nafarroako ahozko ondaretik jasotako kantu eta kontuak biltzen ditu Xaldun Kortin, Jolastu gurekin! egitasmoak. Euskokultur Fundazioak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Labrit Ondareak 2014. urtean plazaratu zuten bilduma sarean jarri du orain Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalak, irakasle eta haur nahiz guraso guztien eskura egon dadin.

 

Webgunea ikusi

 

 


 

Hizkuntza gaitasunak ebaluatzeko probak: entzumena