HBIaren edukiak hautatzen

      

HBIaren CANVASa

HBIaren CANVASa izenburua duen lan hau Cedec-en CANVAS REA lanaren itzulpena da, eta gure Hezkuntza Baliabide Irekiaren (HBI) sorrera planifikatzen lagunduko digu. Sandra Schön eta Martin Ebner autoreek Open Education Austria proiekturako sortutako ereduan oinarrituta dago. 

 

 


Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala (IDU)

IDU siglak Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalari egiten dio erreferentzia. Hezkuntza baliabide bat prestatzean edo hautatzean IDUaren ikuspuntutik egiten badugu, irisgarritasun unibertsala lortzetik hurbilago egonen gara. 

Hezkuntza baliabide digitalak ebaluatzeko egiaztapen-zerrenda honek (Proyecto_CREA-ren “Checklist CREA _DUA_Versión_Reducida” lanaren itzulpena da) ez du kontrol-tresna izan nahi, baizik eta hezkuntza-praktikak IDUarekin sistematizatu nahi dituzten irakasleei edo beste profesional batzuei laguntzeko tresna.

 

 


HBI baten kalitatea ebaluatzeko egiaztapen-zerrenda

Irakasleek egiten dituzten materialen kalitatea baloratzea garrantzitsua da. “HBI baten kalitatea ebaluatzeko egiaztapen-zerrenda” (Cedec-en “Lista de Comprobación para evaluar la calidad de un REA”-tik itzulitakoa) beren materialak sarean lantzen eta partekatzen dituzten irakasleei laguntzeko tresna da. Bi atal ditu: adierazleak dituen egiaztapen-zerrenda eta adierazle bakoitzerako zehaztapenak dituen eranskina.