Edukiak hautatzen - EIBZ - Ikasnova
Edukiak hautatzen - EIBZ
HBIaren edukiak hautatzen
HBIaren CANVASa
HBIaren CANVASa
HBIaren CANVASa izenburua duen lan hau Cedec-en CANVAS REA lanaren itzulpena da, eta gure Hezkuntza Baliabide Irekiaren (HBI) sorrera planifikatzen lagunduko digu. Sandra Schön eta Martin Ebner autoreek Open Education Austria proiekturako sortutako ereduan oinarrituta dago.

- HBIaren CANVASa (PDFa)
- HBIaren CANVAS-a (.odp formatuan dagoen fitxategi editagarria). Editatu ahal izateko, deskargatu beharra dago.
- HBIaren CANVASa (Google Aurkezpenak-eko fitxategi editagarria)
- Google Drive-ko “Nire unitatea” atalean kopia bat egiteko: “Fitxategia”>”Egin kopia bat”
- Deskargatzeko: “Fitxategia”>”Deskargatu” (formatu hauetan deskarga daiteke: pptx., odp., pdf., txt., jpg., png., .svg.)
Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala (IDU)
Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala (IDU)
IDU siglak Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalari egiten dio erreferentzia. Hezkuntza baliabide bat prestatzean edo hautatzean IDUaren ikuspuntutik egiten badugu, irisgarritasun unibertsala lortzetik hurbilago egonen gara.
Hezkuntza baliabide digitalak ebaluatzeko egiaztapen-zerrenda honek (Proyecto_CREA-ren “Checklist CREA _DUA_Versión_Reducida” lanaren itzulpena da) ez du kontrol-tresna izan nahi, baizik eta hezkuntza-praktikak IDUarekin sistematizatu nahi dituzten irakasleei edo beste profesional batzuei laguntzeko tresna.
- Checklist-a_IDUarekin sortzen_Bertsio_murriztua (PDFa)
- Checklist-a_IDUarekin sortzen_Bertsio_murriztua (.odp formatuan dagoen fitxategi editagarria). Editatu ahal izateko, deskargatu beharra dago.
- Checklist-a_IDUarekin sortzen_Bertsio_murriztua (Google Dokumentuak-eko fitxategi editagarria)
- Google Drive-ko “Nire unitatea” atalean kopia bat egiteko: “Fitxategia”>”Egin kopia bat”
- Deskargatzeko: “Fitxategia”>”Deskargatu” (formatu hauetan deskarga daiteke: .docx, .odt, .rtf., .pdf, .txt, .html, .epub.
HBI baten kalitatea ebaluatzeko egiaztapen-zerrenda
HBI baten kalitatea ebaluatzeko egiaztapen-zerrenda
Irakasleek egiten dituzten materialen kalitatea baloratzea garrantzitsua da. “HBI baten kalitatea ebaluatzeko egiaztapen-zerrenda” (Cedec-en “Lista de Comprobación para evaluar la calidad de un REA”-tik itzulitakoa) beren materialak sarean lantzen eta partekatzen dituzten irakasleei laguntzeko tresna da. Bi atal ditu: adierazleak dituen egiaztapen-zerrenda eta adierazle bakoitzerako zehaztapenak dituen eranskina.
- HBI baten kalitatea ebaluatzeko egiaztapen-zerrenda (PDFa)
- HBI baten kalitatea ebaluatzeko egiaztapen-zerrenda (.odt formatuan dagoen fitxategi editagarria). Editatu ahal izateko, deskargatu beharra dago.
