Ahozko hizkuntza

    

"Ahozko Hizkuntza Irakastea (AHI)" webgunea

Gune honetan Ikasleen ahozko komunikazio gaitasuna eskolan lantzeko ibilbide oso bat jasotzen da, besteak beste, ahozkoa lantzeko zergatiak, teoria, edukiak, tresna didaktikoak, gelarako praktikak eta proposamen zehatzak (sekuentzia didaktikoak), curriculuma eta ahozkoa ebaluatzeko laguntza tresnak.

Ibilbideak bat egiten du ikasleen ahozko komunikazio gaitasuna lantzeko irakasleei eskaini beharreko prestakuntzarekin.

2010 urtetik aurrera metatutako jakinduria eta esperientzia

 

Gunea ikusi

 

 

 


"Euskara Irakasteko Abestiak" webgunea

Euskara irakasleei sarean dauden abestiak erabiltzen laguntzeko sitesa. 

Alde batetik, Haur eta Lehen Hezkuntzan erabiltzeko abestiak gaika sailkatuak daude, eta beste aldetik, Bigarren Hezkuntzan nahiz euskaltegietan hiztegia edota egiturak lantzeko egokiak izan daitezkeen abestien bilduma dago.

 

Gunea ikusi

 

 


 

"Xaldun kortin" webgunea

Nafarroako ahozko ondaretik jasotako kantu eta kontuak biltzen ditu Xaldun Kortin, Jolastu gurekin! egitasmoak. Euskokultur Fundazioak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Labrit Ondareak 2014. urtean plazaratu zuten bilduma sarean jarri du orain Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalak, irakasle eta haur nahiz guraso guztien eskura egon dadin.

 

Webgunea ikusi

 

 


 

Ahozkoa lantzeko ereduak

Ikus-entzunezkoak blogean ahozko eredu asko (entzungaiak eta bideoak) aurkituko dituzue, gaiaren, hizlariaren, testu motaren, iturriaren, hizkeraren eta euskarriaren arabera sailkatuta. Horietako batzuk iruzkinduak dituzue.

Horretaz gain, A eredurako ikus-entzunezkoak ere aurkituko dituzue.

 

Bloga ikusi

 

 

 


"Oinarrizko Hizkuntza Trebetasunak" irakasgaia

 

  • Mintzamena lantzeko ariketak

        Atal honetan era askotako ariketak izanen dituzue: jolasak, debateak, bikoteka aritzekoak…

Sartu 

 

  • Entzunaren ulermena lantzeko ariketak

        Atal honetan mota askotako ariketak aurkituko dituzue: irratiko elkarrizketetatik abiatuta, ipuinetan oinarrituta, gaur egungo gaiei buruzko erreportajeak aintzat hartuta… egindako ariketak.

   Sartu