Ahozko hizkuntza - EIBZ - Ikasnova
Ahozko hizkuntza - EIBZ
Ahozko hizkuntza
"Ahozko Hizkuntza Irakastea (AHI)" webgunea
"Ahozko Hizkuntza Irakastea (AHI)" webgunea
Ahozko hizkuntza gelan irakasteko oinarriak, modua eta praktika onak. Gelaratutako sekuentzia didaktikoak, ikasleen ekoizpenen grabazioak sekuentzian landutako elementuen aurretik eta ondoren. Ikasmaila bakoitzeko adibide erreal bat. Ahozkoaren curriculumaren irakurketa praktikoa, hau da, sekuentzian landuko diren elementuen, curriculumeko estandarren eta ebaluazio adierazleen arteko lotura.
"Euskara Irakasteko Abestiak" webgunea
"Euskara Irakasteko Abestiak" webgunea
Euskara irakasleei sarean dauden abestiak erabiltzen laguntzeko sitesa.
Alde batetik, Haur eta Lehen Hezkuntzan erabiltzeko abestiak gaika sailkatuak daude, eta beste aldetik, Bigarren Hezkuntzan nahiz euskaltegietan hiztegia edota egiturak lantzeko egokiak izan daitezkeen abestien bilduma dago.
"Xaldun kortin" webgunea
"Xaldun kortin" webgunea
Nafarroako ahozko ondaretik jasotako kantu eta kontuak biltzen ditu Xaldun Kortin, Jolastu gurekin! egitasmoak. Euskokultur Fundazioak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Labrit Ondareak 2014. urtean plazaratu zuten bilduma sarean jarri du orain Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalak, irakasle eta haur nahiz guraso guztien eskura egon dadin.
Ahozkoa lantzeko ereduak
Ahozkoa lantzeko ereduak
Ikus-entzunezkoak blogean ahozko eredu asko (entzungaiak eta bideoak) aurkituko dituzue, gaiaren, hizlariaren, testu motaren, iturriaren, hizkeraren eta euskarriaren arabera sailkatuta. Horietako batzuk iruzkinduak dituzue.
Horretaz gain, A eredurako ikus-entzunezkoak ere aurkituko dituzue.
"Oinarrizko Hizkuntza Trebetasunak" irakasgaia
"Oinarrizko Hizkuntza Trebetasunak" irakasgaia
- Mintzamena lantzeko ariketak
Atal honetan era askotako ariketak izanen dituzue: jolasak, debateak, bikoteka aritzekoak…
- Entzunaren ulermena lantzeko ariketak
Atal honetan mota askotako ariketak aurkituko dituzue: irratiko elkarrizketetatik abiatuta, ipuinetan oinarrituta, gaur egungo gaiei buruzko erreportajeak aintzat hartuta… egindako ariketak.