A eredua - EIBZ - Ikasnova
A eredua - EIBZ
A eredua
"Euskara Irakasteko Abestiak" webgunea
"Euskara Irakasteko Abestiak" webgunea
Euskara irakasleei sarean dauden abestiak erabiltzen laguntzeko sitesa.
Alde batetik, Haur eta Lehen Hezkuntzan erabiltzeko abestiak gaika sailkatuak daude, eta beste aldetik, Bigarren Hezkuntzan nahiz euskaltegietan hiztegia edota egiturak lantzeko egokiak izan daitezkeen abestien bilduma dago.
"Misterioa Pirinioetan" liburuaren lanketa
"Misterioa Pirinioetan" liburuaren lanketa
Misterioa Pirinioetan liburuaren lanketa prestatu dugu. DBHko 2. mailarako proposatzen dugu, baina betiere irakasleak erabakiko du —ikasleen maila eta ezaugarriak kontuan hartuta— zer mailatan landu.
“Maitasuna zailegia al da?” Unitate Didaktiko Integratua (UDIa)
“Maitasuna zailegia al da?” Unitate Didaktiko Integratua (UDIa)
“Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza A ereduan (POI)” ikastarorako Unitate Didaktiko Integratu (UDI) bat sortu dugu. “Maitasuna zailegia al da?” izenburua du eta A ereduko DBHko 4. mailako Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasgairako egina dago.
"Irakurketarekin gozatuz" CDa
"Irakurketarekin gozatuz" CDa
CD honetan honako hau aurkituko duzu, hurrenez hurren:
- Aurkibide orokorra: hiru libururen irakurketa lana laburbiltzen duena:
- Zergaitik ez du kantatzen txantxangorriak?
- Eta txorimaloa mintzatu zen
- Aireportuko espioia
- Atal bakoitzari dagozkion zehaztapenak: aurkibidea, lanketarako programazioa eta ariketa bat eredu gisa.
Oharra: CDa deskargatzeko egin klik beheko irudian. Behin deskargatuta (404 MB), fitxategia deskonprimatu ondoren, Fitxak.exe fitxategian klik egin.