Komikien aurkezpena

Komikiak gelan aritzeko jarduera hezitzaile eta kulturalak dira. Literaturaren eta pinturaren batuketa den aldetik, irakurzaletasuna pizteko bidea izan daiteke.

Horregatik guztiagatik egungo ikasle gazteen irakurzaletasun faltari aurre egiteko edo, komikiak gelan irakurtzea proposatzen dizuegu.

EIBZk bi kutxa paratu ditu maileguan ikastetxeen eskura: bata LHrako eta bestea DBHrako.