Eskolako Literatur Kanona (ELK)

Zer da?

Eskolako Literatur Kanona atal honetan klasikoak — euskal literaturakoak eta literatura unibertsalekoak— daude, baina klasikoekin batera Gazte Literaturako kalitate handiko lanek ere dute bere tokia, nahiz eta ez diren klasikotasun horretara ailegatu.

Eskolako Literatur Kanona ikasleen hezkuntza literarioa garatzeko gaitasuna duten obrarik esanguratsuenez osatua dago. Informazio gehiago webgunean. 

Eskolako Literatur Kanona (ELK)  egitasmoan ezinbestekoak diren euskarazko literatur lanen corpus zabal eta malgua osatu genuen EIBZn, eta horietako batzuk lantzeko proposamen didaktikoak ere proposatu genituen. 

Orain, lanketa didaktikoa duten obrak mailegagarri dituzue gelan landu ahal izateko: