Prestakuntza

IKASTETXEKO PRESTAKUNTZA

IKASTAROAK

Prestakuntza instituzionala: 2 saio eta gainerakoa online. 

  • Ikastetxe bereko irakasle taldeak egiten dituen prestakuntza jarduerak dira, zuzendariaren onespenarekin.
  • Gutxieneko kopurua: ikastetxearen irakasle-kopuruaren arabera.
  • Egutegia: Euskara Atala-EIBZren eta ikastetxearen artean adostuko da.

Izena emateko, ikastetxeko prestakuntza arduradunak edo zuzendariak EIBZrekin harremanetan jarri beharko du, betiere, abenduaren 31 baino lehen.

 

AUTOIKASKUNTZARAKO MATERIALA

Araugintza: azalpenak eta ariketak (PDF formatuan eta online)        

  • Araugintza I eta II

Hainbat urtetan Euskaltzaindiaren Araugintza I eta Araugintza II ikastaroak antolatu genituen EIBZn, eta bi ikastaro horien bilduma da material hau, Interneterako egokitua.

Autoikaskuntzarako ariketa interaktiboak dira eta erantzunak azalpen teorikoarekin uztarturik daude. Erabiltzaileak ariketetatik zuzenean jotzen ahal du teoriatik azalpenera; eta alderantzizko bidea ere egiten ahal du, hau da, teoriatik ariketetarakoa. 

    • Ariketak online

araugintza1

araugintza2

proba

Izenburua