"Klaserako prest!" atal berria webgunean

2026/01/14

EIBZk webgunean duen materiala gaika eta mailaka sailkatu eta Klaserako prest! atal berria sortu du. Material gehiena EIBZk eta Euskara Atalak sorturikoa da, eta klasean erabiltzeko egina. Zuen gustukoa eta zuentzako baliagarria izatea espero dugu. 

 

                               Sartu ikustera!

 

Gure asmoa atal hori etengabe moldatzea da, hau da, bertan daudenak berritzea, beste batzuk gehitzea eta abar. Hori lortzearren eta zuen beharrak ahalik eta hobekien asetzearren ondorengo galdetegiari erantzutea eskertuko genizueke:  Klaserako prest! inprimakia.