Mailegu-arauak

Oro har, libururen bat galdu edo hondatuko balitz, ikastetxeak ale berri bat jarri beharko luke.

Liburuen kontrola errazte aldera, honakoa egin behar da maletak jaso eta berehala:

  1. Ziurtatu zerrendako liburu guztiak daudela eta  EIBZra idatzi liburu guztiak dauden ala ez esateko. Denak ez badaude, falta diren liburuak zein diren adierazi beharko da.
  2. Mailegu- epea bukatuta, maleta/k itzultzeko garaia iritsiko da, eta, berriz ere, ziurtatu beharko da jasotako liburu guztiak daudela.

Guztiz garrantzitsua da arau hauek betetzea. Izan ere, libururen bat falta delako abisua eman ez eta EIBZn edo beste eskola batean maleta jaso eta libururen bat falta dela ikusten bada, eskola hari egokituko zaio falta direnak erostea.