Idazkiak - EIBZ - Ikasnova
Idazkiak - EIBZ
Idazki ereduak
Emaitzak
Ikastetxeko zigilu bat euskaraz
Galdera:
Kaixo. Eskolarako zigilu bat egiteko itzulpen hau prestatu dugu, ziurtatuko diguzue ongi dagoen? Mila esker.
Gure zentroan erregistratutako ondoko titulua, ___________________ zenbakia duena, interesdunari eskura ematen zaio _______________ egunean, nire aurrean sinatuta.
El presente título registrado en este centro con el número ____________________, se entrega al/a interesado/a, que lo firma en mi presencia, el día _____________________________.
Erantzuna:
Oso ongi dago itzulpena. Zorionak. Nolanahi ere, hobetze aldera, guk bizpahiru aldaketatxo proposatuko genizkizueke:
- “zentro” hitza zuzena bada ere, zergatik ez erabili “ikastetxe”? Honela jar dezakezue: “Gure ikastetxean erregistratutako…”. Azken batean, zentro hitza baino zehatzagoa da ikastetxe. Halere, jakina, zuen esku.
- “eskura ematen zaio” horretan aditzaren aspektua aldatuko genuke, eta, ohiturazkoa erabili beharrean, aspektu burutua baliatuko genuke. Honela idatziko genuke: “eskura eman zaio”, une jakin batean eman baitzaio eta ez behin baino gehiagotan.
- Bukaerako “nire aurrean sinatuta” zuzena den arren, errazago eta arinago ulertzeko nork sinatu duen, honela jarriko genuke: “hark nire aurrean sinatuta”. Nolanahi ere, proposamen hau ere, lehena bezalaxe, zuen esku geratzen da.
Hortaz, moldaketa horiek txertatuta honela geldituko litzateke testua:
Gure ikastetxean erregistratutako ondoko titulua, ___________________ zenbakia duena, interesdunari eskura eman zaio _______________ egunean, hark nire aurrean sinatuta.
Fax ereduak
Galdera:
Badugu fax bitartez bidaltzeko horrelako sarrera bat eta ez dakit zehazki nola itzuli euskaraz. Nola itzuli beharko lirateke hitz hauek?
Eskerrik asko aldez aurretik.
Envío de fax: |
Páginas: |
Erantzuna:
Fax ereduak aztertu eta gero, hementxe dituzu aurkitutakoak eta prestatutakoak:
- EIBZn erabiltzen ditugun fax ereduak: EIBZ_faxa_euskaraz eta EIBZ_faxa_elebiz
- Donostiako udalak argitaratu zuen Lanerako idazkiak (2006) liburua: LanerakoIdazkiak_faxa.pdf
- IVAPen Estilo Liburuan agertzen den fax eredua: IVAP_Fax-eredua
Guztiak aurrean dituzula osa dezakezu arazorik gabe egin nahi duzun eredua. Aukeran, oso txukuna da IVAPekoek dokumentuei ematen dieten itxura. Itxura eta hiztegikoak ongi uztartuz gero, eredu egokia sortuko duzu.
Erantzuna baliagarria izanen zaizula espero dut. Laster arte.
Ikasturte bukaerako txostena, Haur Hezkuntza (TXANTILOIA)
Galdera:
Itzuliko diguzue, mesedez, “Informe final para alumnos de infantil” izeneko txostena? Mila esker.
Erantzuna:
Esteka honetan duzue euskaraturik: “Ikasturte bukaerako txostena, Haur Hezkuntzarako”.
Arratsaldeko jardueretarako araudia
Eskaera:
Kaixo. Mesedez, euskaratuko diguzue arratsaldeko jardueretan parte hartuko duten ikasleek bete beharreko araudia? Agur bero bat.
Honatx dokumentua:
Erantzuna:
Hementxe duzue dokumentua euskaratua:
Arratsaldeko jardueretarako araudia
HUTSEGITE PARTEA, Eskolaz kanpoko jardueretarako
Galdera
Arratsalde on. Eskertuko genizueke eskolaz kanpoko jardueretara etorri ezean bete beharreko dokumentua euskaratuko bazenigute. Hementxe duzue: Parte de no asistencia a extraescolares
Aldez aurretik, eskerrik asko.
Erantzuna
Esteka honetan duzue aipaturiko dokumentua euskaraz: Hutsegite partea-Eskolaz kanpoko jarduerak
Arratsaldeko jardueretan izena ematea (elebiz)
Galdera
Egun on. Eskertuko genizueke ikasleek arratsaldeko jardueretan izena eman dezaten erabiltzen dugun dokumentua itzuliko bazenigute.
Aldez aurretik, mila esker.
Erantzuna
Esteka honetan duzue dokumentua elebiz.
IZEN_EMATEA arratsaldeko tailerretan _ INSCRIPCIÓN talleres tarde Infantil