Hizkuntzari buruzko zalantzak

Oro har, hizkuntzarekin edota bereziki hezkuntza terminologiarekin zerikusia duten zalantzak: ortografia, morfologia, sintaxia, estiloa, lexikoa, euskalkiak, kalkoak…

Bi bide ditu erabiltzaileak hizkuntza-zalantzak argitzeko: horiek azpiko datu-basean bilatzea eta, erantzunik aurkitu ezean,  kontsulta egitea. 
 

Si no encuentra lo que busca pruebe a loguearse

Resultados

Mostrando 98 resultados

 

Galdera:

 

Zuzenak al dira “Gauza oso garrantzitsuak” bezalako sintagmak? Zuzena da “oso” adberbioa izenaren eta adjektiboaren artean tartekatzea? Ez al da “Oso gauza garrantzitsuak” esan behar?

 

Erantzuna:

 

Zuzenak dira “Gauza oso garrantzitsuak” bezalako sintagmak. Euskaltzaindiaren Hiztegian “oso” kontsultatuta, ikusiko dugu bi hitz-ordenak ematen dituela ontzat. Halaxe dator espresuki adierazia 10. eta 11. adieretan:

 

10 adb. (Izenondoari dagokion izenaren ezkerrean). Oso denbora luzean izan zen. Ez dute oso begi onez ikusten. Oso gizon serioa.

11 adb. (Izenaren eta izenondoaren artean). Poz oso handiaz poztu ziren izarra ikusirik. Ordu oso luzeak igaro behar izaten zituen han

 

height=133

 

 

 

Galdera

 

Egun on!

Inauteriak hurbil ditugula-eta, galdetu nahi dizuegu ea zuzena den “pirataz mozorrotu” egitura.

Zuen erantzunaren zain, jaso ezazue gure agurra.

 

Erantzuna

 

Bai, zuzena da. Euskaltzaindiaren Hiztegian, mozorrotu hitza kontsultatuta, sarrera hau dator:

 



 

Hortaz, ikusten dugu “Itsaslapurrez mozorrotua” ontzat ematen dutela.

 

Elhuyar hiztegian ere mozorrotu kontsultatuta, bada horrelako adibiderik 2. adieran:

 


 

 

Elhuyar hiztegian disfrazar begiratuta ere eskura ditugu antzeko beste adibide batzuk 1. adieran:

 


 

Hortaz, Euskaltzaindiaren Hiztegian zein Elhuyarrenean zer datorren jakinik, zuzentzat eta egokitzat emango ditugu ondoko modu hauek, besteak beste:

 

  • Pirata jantzita etorri da.
  • Pirataz jantzita etorri da.
  • Pirata-mozorroa jantzita etorri da.
  • Pirataz mozorrotuta etorri da.

 

 

Galdera

 

Nola esan daiteke euskaraz “Lo que nada cuesta, nada vale”?

 

Erantzuna

 

Lehenik eta behin esan behar dugu badirela gaztelaniaz zure esaeraren pareko beste aldaera batzuk ere, itxuraz ere oso-oso antzekoak direnak, eta, dudarik gabe, esanahi bera dutenak: “Lo que poco cuesta, poco vale”, “Lo que poco cuesta, poco se aprecia” eta “Lo que cuesta poco, se estima en menos” esate baterako.

Ideia hauxe adierazten dute laurek: ez diogula behar adinako baliorik ematen diru gutxiren truke edota ahaleginik egin gabe lortzen dugunari.

Ideia hori euskaraz adierazteko, esaera edo atsotitz hauek aurkitu ditugu:

 

– Gutxi kosta, gutxi estima.

– Gutxi kostatzen dena gutxi estimatzen da . Aurrekoa oinarri hartuta, guk geuk sortu dugu hau.

– Nekerik gabeko lanak, baliorik ez.

– Ez da ogirik, neke gaberik.

– Neke handia, estimazio handia.

– Nekerik ez, estimaziorik ez.

 

 

 

Galdera

 

Kaixo:

Gaur goizean, “cabeza de turco”  esamoldea entzun dut, eta ezin asmaturik nabil euskaraz nola esan. Ba al du euskal ordainik? Eskerrik asko!

 

Erantzuna

 

Elhuyar hiztegian honakoa agertzen da:

 

               cabeza de turco

 

               bekatarierrudunpetxerokopla-burukoturko-buru

 

“Turko-buru” hitzaren adibiderik ez dago  EPG (Euskarazko Prosa Gaur) corpusean, baina gaur egungo prentsan erabiltzen da.

 

“Petxero” hitzaren esanahia hauxe da: biktima (Orotarikoa); morroia, esklaboa… (EPG).

 

 

 

Galdera

 

Kaixo:

“Hesiez haratagoko” gaztelaniaz “más allá de” esateko egokia ote den galdetzen dut.

Mila esker

 

Erantzuna

 

Zuzena da, bai.

  • Batetik, Euskaltzaindiaren Hiztegian jasoa dago haratago hitza (harat ere bai), eta harago hitzaren sinonimoa da.

 

 

Lotura honetan adibide gehiago ikus ditzakezu: haratago (Ereduzko Prosa Gaur)

 

 

  • Bestetik, zuk emandako adibidean, -ko atzizkia gehituta, izenlagunaren funtzioa betetzen du, eta izen bat behar du ondoren, “Hesiez haratagoko etxea esaterako. Aurretik duen izenaren kasua instrumentala da (Hesiez), baina ablatiboa ere erabil daiteke:
  •  

[…] Ural mendietatik haratagoko zelai zingiratsuetara  […] (J.M. Olaizola “Txiliku”, Bizitza eredugarriak, Elkar, 2006, 67. or.).

 

Ikus adibide gehiago honako lotura honetan: haratagoko (Ereduzko Prosa Gaur)

 

 

 

Galdera

 

Kaixo,

 

Egun batzuk daramatzat itzulpen lanei lotuta eta ikastaroan zuek emandako tresna eta baliabide guztien balioaz jabetzen ari naiz. Mila esker, benetan, oso baliagarriak suertatzen ari zaizkit haiek eta emandako gomendioak ere!

 

Makina bat hitz, corpus, esaera eta esaldi itzultzen ari naiz. Euskalterm, Nafarroako Aldizkari ofiziala eta Zehazkirekin nahiko ongi moldatu izan naiz orain artean. Dena dela, badut inondik ere itzultzeko modurik aurkitu ez dudan termino bat. Eta hori itzultzeko laguntza eskean natorkizu berriro ere. “Desclasamiento formativo” da itzuli nahi dudana.

 

Gazteleraz desclasar, gazteleraz, ” Colocarse o estar situado en un grupo o clase social ajena” moduan erabiltzen dut. Baina hitz hori euskaraz nola esan?!

 

Eta “Desclasamiento formativo”-rekin esan nahi duguna zera da, ikasketa maila eta okupazio mailaren arteko desoreka handia ematen dela. Hitz teknikoren bat ba al da euskaraz hori adierazteko? Mila esker,

 

Erantzuna

 

Ez da, ez, erraza termino hori itzultzea, gaztelaniaz ere nahikoa lan du-eta zer den ulertzeko.

 

Ea, pausoz pauso:

 

1. Termino hori Interneten bilatu dugu, eta “desclasamiento formativo” duten 7 dokumentu aurkitu ditugu bakarrik; gehienak Nafarroakoak. CCOOren dokumentu batean agertzen da: desclasamiento formativo o desemparejamiento ocupacional. Ikus ondorengo dokumentua: Impacto de la crisis en Navarra.

 

Hau da, batean heziketari/prestakuntzari/ikasketei egiten die erreferentzia eta bigarrenean lanari. Terminoa gaztelaniaz ulertzeko ere nahikoa lan!

 

2. Desclasamiento hitzetik abiatu gara. Ohiko hiztegietan ordainik aurkitu ez dugunez, sortzera jo dugu, eta KLASEGABETU atera dugu. Interneten bilatuta, tokiren batean agertu zaigu klasegabetu aditza.

 

3. Formativo hitzak ere lanak eman dizkigu: heziketa– edo prestakuntza– izan daitezke ordain zuzenak. Akaso, lan kontuetan ere ari garenez eta heziketa hitza oso orokorra izan daitekeenez, prestakuntza izena iruditu zaigu egokiena.

 

4. Beraz, prestakuntza-klasegabetzea.

 

5. Terminoa ulertzen zaila denez, ordain deskribatzaileago bat sortzen ahalegindu gara eta ikasketen eta lanpostuaren arteko desoreka atera zaigu. Beharbada, bigarren hau hasieran aipa daiteke azalpen gisa, eta lehenengoa termino gisa erabili.

 

Ez dakit zure zalantza argitzea lortu dugun. Ea zer iruditzen zaizun.

 

 

 

Galdera

 

Nire artikulu bat euskaratzen saiatzen ari naiz eta itzulpengintza zer nolako lan zail eta konplexua den ohartzen ari naiz! Horretan nagoela, zalantza potolo bat sortu zait. “Entidades de iniciativa social” nola euskaratu? Korpusa ote da hori? Zein baliabidek lagun diezadake ariketa hau ebazten?

 

Zalantza zera da: “gizarte erakunde” edota “gizarte-erakunde” erabiltzea komenigarria al da? Zein dago hobetsita?

 

Erantzuna

 

Itzulpenak egitea ez lan erraza izaten, gogorra da gero! Testuak itzultzen hasten garenean oso garrantzitsua da dagoeneko ordaina duten terminoak ez asmatzea eta, horretarako, ezagutzen ditugun baliabideetara jo beharko dugu ordain egokiaren bila: Euskalterm, hiztegi elebidunak, Interneteko webguneak, termino hori erabiltzen duten talde/erakundeen webguneak, dokumentuak…

 

Pausoz pauso hasi naiz “Entidades de iniciativa social” terminoa bilatzen:

 

NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALA

 

Oso erabilgarria da halako ordain ofizialak aurkitzeko. Bilaketa egiteko azalpenak EHOI2 gunearen apunteetan dituzu (https://sites.google.com/site/ehoibi/bilatzaileak/nola-bilatu/naon). Nafarroako Aldizkari Ofizialean egin dut bilaketa, eta lortu dut: gizarte-ekimeneko erakundea/entitatea. Marratxoarekin edo gabe erabiltzen dute (baina marra erabiltzeko joera ikusten da, eta batzuetan entitatea eta beste batzuetan erakundea.

 

Horra hor ordaina. Zoritxarrez emaitza guztiak berehalakoan lortzen ez ditugunez, hona beste bide bat, hurrengo baterako:

 

Aldizkari Ofizialean emaitzarik ez banu, beste bilaketa batzuk egin beharko nituzke:

 

EUSKALTERM:

 

  • Ordain zuzena ez dut aurkitu, baina antzekoak bai, Lan-harremanen ingurukoa: entidad de previsión social voluntaria —> borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde. Tira, gerturatu gara pixka bat. Bidenabar ikusi dut erakunde hitza bai marratxoarekin eta bai marratxorik gabe ere erabiltzen dutela, bietara.

 

ITZUL posta-zerrenda

 

  • Kontsulta egin dut itzultzaileren batek inoiz itzuli ote duen jakiteko. Ez dut emaitzarik lortu.

 

INTERNET

 

 

Glosategi hori berria da, eta Gipuzkoak Haur eta Gazteen Sustapenerako Sisteman erabiltzen duten hiztegia biltzen du; fidatzeko modukoa ematen du. Dokumentu horren arabera, zuk behar duzun ordaina hauxe da: gizarte-ekimeneko erakunde / entitate.

 

Termino hori (gizarte-ekimeneko erakunde) Interneten bilatuz gero, erakunde ofizial askoren orriak aurkituko dituzu, eta, dirudienez, termino erabilia da halakoetan.

 

 

 

 

Galdera

 

Gure ikasleen artean irakurzaletasuna suspertzeko kanpaina antolatu dugu aurten ere. Gure zalantza da apadrinar/apadrinamiento terminoak euskaraz nola erabil genitzakeen.

 

Web-orria eta facebook-a erabiltzen dugu kanpainan parte hartzen duten beste ikastetxeekin harremanetan izateko.

 

Irakurzaletasuna bultzatzeko jarduera ezberdinak proposatzen dizkiegu eta horien artean dago “apadrina a un lector/a”.

 

Adibidez, DBHko ikasle batek “babesletzan”??? hartuko du LHko ikasle bat. Ipuinak/liburuak irakurriko dizkio, azalduko dio zein diren gustukoenak berarentzat, eta abar.

 

Hortaz, hitz horrekin bueltaka gabiltza, aitabitxi edo amabitxi, adibidez, ez baitzaizkigu asko gustatzen…

 

Babesletza hitza izan daiteke egokiena, beraz?

 

Erantzuna

 

Hemen ibili gara buelta eta jira zure galdera dela eta: apadrinar, apadrinamiento, aitabitxi, amabitxi, besoetako, babestu, lagundu, babesletza, kide, irakurketakide…

 

Pentsatu dugu “babestu” aditzetik abiatu beharrean, egoera honetarako beste zerbait egokiagoa izan litekeela, helburua ez baita, zehatz-mehatz, batak bestea babestea.

 

Hauxe bururatu zaigu:

 

a) “Irakurlagun kanpaina”

b) Aditzak: “irakurlagun(a) egin”, “irakurlagun(a) izan”, “irakurlaguna hartu”, “irakurlagun bihurtu”.

c) Bi kideak: “irakurlaguntzailea” eta “(irakurlagun) besoetakoa”

 

Adibideak:

 

—Parte hartuko duzu Irakurlagun kanpainan?

—Bai, irakurlagun egingo naiz.

—Irakurlaguna egingo dut.

—Zuk hartuko duzu irakurlagunik?

—Bai, nik ere hartuko dut irakurlaguna.

—Nor hartuko duzu irakurlagun?

—Nor da zure irakurlaguna?

—Ane da nire irakurlaguna.

 

Azken bi esaldietan, testuingururik gabe, anbiguotasuna dago. Bigarrenean, esaterako, ez dakigu bi kideetako zein den Ane. Anbiguotasun hori ekidin nahi denerako edo ekiditea beharrezkoa denerako, bi termino sortu ditugu: “irakurlaguntzaile” eta “besoetako”. Hitz gozoak eta aldi berean adierazgarriak iruditu zaizkigu: bata, nagusia, gidari edo laguntzailea; eta bestea, gazteena, besoetakoa.

 

Orain, horixe bururatu zaigu. Zuek zarete erabili behar duzuenak, eta, seguru asko, beste ñabardura batzuk ikusi edota beharko dituzue. Galdetu lasai, eta denon artean ahaleginduko gara zerbait egiten.

 

Hitzaren agerpena (Ereduzko Prosa Gaur webgunean: irakurlagun):

           Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga (Susa, 1999), 80. orr.:

                    Mikel beste egunkari bat gainbegiratzen ari zen barra kontran jesarrita, tortilla eta ardo beltz berezi bat irakurlagun.

 

Galdera:

 

Azken bolada honetan “competencias” hitzaren itzulpenarekin gora eta behera ibili gara. Batzuok “gaitasunak” erabiltzearen aldekoak, beste batzuek “konpetentziak” zirela, gaitasunak beste gauza batendako gordetzen delakoan…

 

Horrekin lotuta informazio gehiagorik eskaini ahal diguzue? (Edo non bilatu esan?)

 

Erantzuna:

 

Competencia hitzaren itzulpena gaitasuna da, eta hala euskaratu dute itzultzaileek agiri ofizial guztietan. Ondorengo loturan ikusten ahal duzu, Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren webgunean:

 

IKASGAIAK

Oinarrizko gaitasunak eta ikasgaiak.

 

Curriculum eta ebazpen guztietan halaxe agertzen da; baita Europako Erreferentzia Marko Bateratuan zein Portfolioan ere.

 

Capacidad hitza ere berdin itzultzen da: gaitasuna (Sarasola, Ibon: Zehazki. Gaztelania-euskara hiztegia, Alberdania, 152 orr.).

 

Habilidad: trebetasun, iaiotasun, abilezia. Curriculumean, trebetasun erabili da.

 

Konpetentzia hitza ez da oraingoz euskal hiztegietan jaso. Egia da, hala ere, zenbaitek erabiltzen dutela, eta testu batzuetan agertzen dela. Batzuetan, gaitasuna-ren sinonimoa da; bestetan, lehia adierazten du:

 

 EHUskaratuak

Zientzia eta Teknologiaren corpusa

 

 

 

Eskaera

 

Testu bat itzultzen ari gara, eta zalantza batzuk sortu zaizkigu. Lagunduko diguzue, mesedez, itzulpen egokia egiten?

 

Erantzuna:

 

Hona hemen, zuen zalantza bakoitzaren ondoren, egokienak iruditu zaizkigun aukerak:

1. Landagarri d(ir)en metro karratu kopurua. Singularrean ala pluralean?

 

Aukerak:

 

a) Landagarri den metro karratu kopurua.

b) Landagarri diren metro karratuen kopurua.

 

2. Error en el número de hectáreas itzultzeko, Akatsa hektarea kopuruan ongi dago?

Bai, ongi dago. Hektarea kopuruan akatsa ere esan daiteke.

 

3. Arbizuko lurrazalak 30 hektareako/hektareatako basoa du. Bietako zein?

Arbizuko lurrazalak 30 hektareako basoa du.

 

4. La D14 se obtiene dividiendo la celda D13 por la D9; D14=D13/D9.

D14 lortzen da D13 gelaxka D9tik zatituz; D14=D13/D9 itzulpena egokia da?

 

Gure ustez, hauek dira aukerak:

 

a) D14 gelaxka D13 zati D9 eginez lortzen da.

b) D13 zati D9 eginez lortzen da D14 gelaxka.

c) D14 gelaxka D13a D9az zatituz lortzen da.

d) D13a D9az zatituz lortzen da D14 gelaxka.

 

5. La celda D13 es el cociente de la celda D12 entre la C9; D13= D12/C9.

D13 gelaxka da D12ren eta C9ren arteko zatidura; D13= D12/C9 itzulpena egokia da?

 

Gure ustez, hauek dira aukerak:

 

a) D13 gelaxka D12ren eta C9ren arteko zatidura da.

b) D12ren eta C9ren arteko zatidura da D13 gelaxka.

 

6. La celda D12 es el producto de la celda B9 por 100000.

 

D12 gelaxka da B9 gelaxkaren eta 100000ren arteko biderkadura da itzulpena egokia da?

Gure ustez, hauek dira aukerak:

 

a) D12 gelaxka B9ren eta 100.000ren arteko biderkadura da.

b) B9 gelaxkaren eta 100.000ren arteko biderkadura da D12 gelaxka.

 

7. Calcula el número de coches cuyo CO2 se puede absorber con los árboles de estos terrenos.

 

Zenbat autoko/autoen CO2a xurgatzen diren… itzulpena egokia da?

 

Gure ustez, honela itzuli behar da:

 

Kalkulatu zenbat autoren CO2a xurga daitekeen lursail hauetako zuhaitzekin.