Baliabide didaktikoen kontsultak 

 Euskararen irakaskuntzarako baliabide didaktikoei buruzko kontsultak
Si no encuentra lo que busca pruebe a loguearse

Resultados

Mostrando 22 resultados

 

Galdera:

 

Euskaraz erabiltzen diren onomatopeien zerrenda bat edo horrelako zerbaiten berri
eman ahal didazue, mesedez? Ikerketa sakonak, bertzerik ez dut aurkitzen.
Eskerrik anitz

 

Erantzuna:

 

Hona hemen euskal onomatopeien lau zerrenda. Agian ikusiko duzu zerrenda
batetik bestera zenbait onomatopeia ezberdinak direla nahiz eta soinu edo hots bera adierazteko izan. Hizkuntza batetik bestera aldatzen diren bezala, euskalki batetik bestera ere aldatzen dira, eta toki batean era batera adierazten dena beste batean beste batera egiten da. Horietan, zuk zeuk hauta ezazu gustukoena edota adierazgarriena iruditzen zaizuna.


-IVAP: Galdezka (121-130 orr.)
-Berria: Estilo liburua
-Eitb: Bihotzak taup-taup egiten al dizu? Euskal onomatopeiak!
-Joseba Aurkenerena: Euskal onomatopeiak berreskuratzen

 

 

 

Galdera 

 

Gaztagintza gaia lantzen ari gara eta jakin nahiko genuke ea baduzuen dokumentalik gaztaren edota artzaintzaren inguruan.

 

Erantzuna

 

EIBZn ez dugu gai horren gaineko dokumentalik, baina ondorengoa topatu dugu sarean:

 

 

 

Galdera

 

Baduzue antzara-jokoan euskaraz aritzeko materialik?

Mila esker.

 

Erantzuna

 

Material eta proposamen didaktiko batzuk badira antzara-jokoan aritzeko:

1. Nafarroako irakasle batzuek sortutako proposamen didaktikoa.

2. Asier Larrinaga Larrazabalek www.erabili.eus webgunean proposatutakoa: Afalostean, familiarekin jolasean. Eta jokatzeko balia daitezkeen “probak”, aurreko dokumentutik beretik ere eskuragarri: Antzara jokoa_Larrinaga.

3. Antzara-jokoan aritzeko lexikoa: Ikasbil.net.

Animalien onomatopeiak lantzeko, beste ohol bat erabil daiteke: Animalien jokoa. Ohola.

Irakasleok jokoa ikasgelarako molda dezakezue, noski, lortu nahi dituzuen helburuen arabera. Dena den, aipatu dokumentuetan dauden formulak erabiltzea komeni da.

 

Iturria:

 

Galdera

 

A ereduko Lehen Hezkuntzan irakurtzeko baliagarriak diren liburuen zerrenda bat lortu nahi genuke gure eskolako Euskara Mintegiko liburutegia osatzeko. Non lor dezakegu informazio hau? Zein argitaletxek lan egiten du arlo honetan?

Mila esker aldez aurretik.

 

Erantzuna

 

Gure proposamena ondorengo loturetan aurki dezakezue:

A eredurako proposamena (Lehen Hezkuntzan irakurtzeko liburuak)

A eredurako erreseina batzuk (EIBZ)

Zerrendako liburuak ez dira propio A eredurako sortutakoak, baina, gure ustez, eredu horretarako baliagarriak dira. EIBZko webgunean, irakurketa gidak izeneko atalean A eredurako liburuak izenburupean hainbat libururi buruzko informazioa dago eta liburu ibiltariei buruzko informazioa ere erabilgarria izan daiteke. Horietaz gain, goiko taulan ageri diren liburu batzuen fitxak A ereduko blogean, liburuen atalean, ikus daitezke.

 

 

 

Galdera

 

Bulegariok, egunean zehar, esaldi asko errepikatzen ditugu. Ba al daude euskaraz jasota nonbait

esaldi, esaera… bereziak bulegarientzako? Egunero hamaika aldiz erabiltzen ditugu, baina ongi?

 

Erantzuna

 

Hona hemen bulegariondako interesgarriak diren beste informazio osagarri batzuk, testu idatziak modu egokian sortzeko:

a) Ohar, mezu eta gutunetan erabiltzeko agur eta formuletarako zenbait aholku:

KONTSULTARAKO MATERIALAK

a) Bulego-materialen Hiztegia.

b) “Atezainok euskaraz” PDFa.

Oro har, gomendatu dizkizugun materialez gain, Azpidazki helbidean zuen interesekoak izan daitezkeen beste PDF batzuk ere badaude (ikusiko duzu gehienak hortik bildu ditugula).

AZPIDAZKIn argitaratzen dituzten berrien jakitun egon nahi baduzue, harpidetza egin ezazue helbide honetan: http://www.ehu.es/azpidazki/rss.asp.

Baliagarria izatea espero dugu.

 

 

 

Galdera

 

Bulegariok, egunean zehar, esaldi asko errepikatzen ditugu. Adibidez, telefono-harrera ongi egiteko. Ba al daude euskaraz jasota nonbait esaldi, esaera… bereziak bulegarientzako?

Egunero hamaika aldiz erabiltzen ditugu, baina ongi?

 

Erantzuna

 

Hona hemen, Interneten denon eskura dauden zenbait helbide eta material. Telefonoa hartzen duenarendako zenbait aholku edo gomendio dira: harrera nola egin, formula edo esapide erabilgarri batzuk, eta erdararen eraginez-edo egiten diren ohiko akats batzuen azalpena.

a) Azpidazki: telefonoz.

b) Aholkuak, Power Point bidez azalduta:

c) “Telefono haritik ari garela” artikulua, Administrazioa euskaraz aldizkaria, 29. alea, 18-19. orr., 2000ko uztaila, IVAP.

d) “Telefono zenbakien idazkera eta irakurketa” artikulua, Administrazioa euskaraz aldizkaria, 38. zenbakia, 17. or., 2002ko urria, IVAP.

e) Harrera aurrez aurre egiten denerako, zenbait gomendio eta formula:

KONTSULTARAKO MATERIALAK

a) Bulego-materialen Hiztegia.

b) “Atezainok euskaraz” PDFa.

Oro har, gomendatu dizkizugun materialez gain, Azpidazki helbidean zuen interesekoak izan daitezkeen beste PDF batzuk ere badaude (ikusiko duzu gehienak hortik bildu ditugula).

AZPIDAZKIn argitaratzen dituzten berrien jakitun egon nahi baduzue, harpidetza egin ezazue helbide honetan: http://www.ehu.es/azpidazki/rss.asp

Baliagarria izatea espero dugu.

 

 

 

Galdera

 

Kaixo:

Zer moduz? Laguntza eske nator. Begira, haurren ikastolako lanekin askotan erotuak gaude materiala euskaraz lortzeko. Ez duzue jakinen guri eman diguzuen bezala helbideren bat edota web bat entziklopediekin, testu liburuak, eta abar? Nire semeek 3, 7 eta 10 urte dute, denetarik pixka bat.

Zerrendatxo hori bidaltzen badidazu familia osoak eskertuko dizu.

Jakinez gero, eskertuko nizueke; bestela, eskerrik asko.

 

Erantzuna

 

Galdera oso irekia zenez, zaila da erantzutea. Hemen bidaltzen dizkizut, nire ustez, interesgarriak izan daitezkeen helbide batzuk:

eskola2.0

Baliabideak Eskola 2.0

Berritzegune Nagusian:

Hizkuntzen komunikaziorako gaitasunak

Hizkuntzen irakaskuntzarako materialak: ikasgelarako proposamenak

Oinarrizko gaitasunak: 2.3. material didaktikoa

Leioako Berritzegunean:

Leioako Berritzeguneko bloga

Materialak

Donostiako Berritzegunean:

Donostiako Berritzegunearen bloga

 

 

 

Galdera:

 

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 2. zikloan ematen dut euskara. Lehenengo aldia da, eta baliabide aproposen gida baten falta nabari dut. A ereduko ikasleentzat egokiak izan daitezkeen asmakizunak, txisteak, aho korapiloak, jolasak, kantak, irakurketak… landu nahiko nituzke. Baduzue gidarik edota material lagungarririk? Akaso, gehiegitxo eskatzen nabil, baina eskertuko nizueke gomendioren bat ematea. Eskerrik asko!

 

Erantzuna:

 

Gure blogean baliabide batzuk aurkituko dituzu: A eredua Nafarroan

Bestalde, A eredurako materialen artean, hementxe daukazu sailkapen bat. Argitaletxe batzuek badaukate, hain zuzen ere, eredu honetarako materiala, baina gehienek ez dute deus ere. Horrelakoetan baliagarria izan daiteke D eredurako dagoena baino maila baxuagokoa begiratzea.

Adibidez:

  • Anaya argitaletxeak badauzka Lehen Hezkuntza osorako testu liburuak.
  • Santillanaren kasuan, bigarren zikloan lantzeko LHko 2. mailako testu liburuak agian erabilgarriak izan daitezke: irakurgaiak, ariketak…

 

IZENBURUA MAILA ARGITALETXEA EREDUA
EUSKARA kolorezko xingola 3 ANAYA-ARITZA A
Proposamen didaktikoa (gida)EUSKARA kolorezko xingola 3 ANAYA-ARITZA A
EUSKARA kolorezko xingolaKasetea3 (ipuinak, abestiak,…) 3 ANAYA-ARITZA A
EUSKARA kolorezko xingola 4 ANAYA-ARITZA A
Proposamen didaktikoa (gida)EUSKARA kolorezko xingola 4 ANAYA-ARITZA A
EUSKARA kolorezko xingolaKasetea 4(ipuinak, abestiak,…) 4 ANAYA-ARITZA A
Hizkuntza Adi-Adi 2-1 2 SANTILLANA D
Hizkuntza Adi-Adi 2-2 2 SANTILLANA D
Hizkuntza Adi-Adi 2-3 2 SANTILLANA D
Irakurmena lantzeko fitxak 2 SANTILLANA D
Irakurmena lantzeko fitxak 3 SANTILLANA D
Irakurmena lantzeko fitxak 4 SANTILLANA D

 

 

BESTELAKO LIBURUAK: abestiak, asmakizunak, esaera zaharrak…

IZENBURUA EGILEA ARGITALETXEA
Haur folklorearen bilduma Xabier Etxaniz Pamiela
Txorakikeriak: txisteak, nazioarteko txiskeriak eta beste Kike Amonarriz eta Xabier Relleria Argia
Esaera zaharrak eta txiste berriak J. Ormazabal Elkar
Kalezuloko animalien itzalak Lutxo Egia Pamiela
Hamabi titare (txikientzat) Karlos Linazasoro Aizkorri
Begi-niniaren poemak Juan Kruz Igerabide Erein
Botoi bat bezalaComo un botón(bi hizkuntzetan) Juan Kruz Igerabide eta Elena Odriozola Anaya-Aritza
Zer dela eta zer dela Xabier Etxaniz eta Agurtzane Villate Pamiela
Auskalo! Igarkizuna eta aho-korapiloak Xabier Olaso eta Agurtzane Villate Pamiela
Mattin Parrat. Kanta zaharrekin jolasean Juan Kruz Igerabide eta Jokin Mitxelena Susaeta
Mintzo naiz isilik… Juan Kruz Igerabide eta Lorena Martínez Elkarlanean

 

 

Webgune batzuen berri ematen dizugu; oso gauza politak daude.

 

 

 

Galdera:

 

Nola landu dezaket ahozkotasuna LHn? Eskerrik asko.

 

Erantzuna:

 

Txikiekin, batez ere, gehien erabiltzen direnak: ipuinak, jolasak eta kantak izaten dira. Behin eta berriro ipuinak errepikatu, antzeztu…; jolasen bidez elkarreragina lortzen da eta esamolde asko ikasten dituzte. Kantekin gauza bera. Horretarako oso material onak dira Urtxintxaren “Haur jolasen abestiak”, “Euskal jolasen bilduma”, etab.

Ahozkotasuna lantzerakoan bi aspektu hauek landu eta baloratu behar ditugu:
– Entzundakoaren ulermena
– Mintzamena

Mintzamena lantzeko Lehen Hezkuntzarako Erein-ek argitaratutako materiala: “Ahozko Hizkuntza lantzeko txartelak LH 1. eta 2“. Egilea: Rosa Mari Arano. Material interesgarria da.

Entzundakoaren ulermena lantzeko EIBZko webgunean baditugu ariketa batzuk, zikloka antolatuta daude. A eta D eredurako pentsatuak dira. Artxiboak ordenagailura jaitsi ahal dira.

Irakasleendako bibliografian, EIBZko webgunean, eskolan izateko liburu interesgarrien zerrenda bat daukagu.

Ongi izan eta nahi duzun arte.

 

 

 

Galdera:

 

Lehen Hezkuntzako 5. mailan ari naiz lanean, A ereduan, eta bi ikasle euskaldun zahar ditut. Ikasleok alfabetatu gabe daude, baina ez dute arazorik ahozko hizkuntzan eta ulermenean. Irakurketa landu nahiko nuke, zein iruditzen zaizue, kasu honetarako, materialik egokiena?

 

Erantzuna:

 

Ikasle horiekin D eredurako dagoen materialen bat erabil dezakezu. LHko 4. eta 5. mailakoa begiratu eta, duten mailaren arabera, hautatu.

Irakurketa lantzeko honako liburuxka hauek ere ongi daude:

  • Irakurmena lantzeko fitxak LH 4.maila, Zubia-Santillana. (50 irakurgai labur eta bakoitzari dagozkion ariketa eta ulermen galderak).
  • Txiri-txiri irakurgaiak LH 5.maila, Zubia-Santillana (50 irakurgai labur eta bakoitzari dagozkion ariketa eta ulermen galderak).
  • Euskara 4, 7. lan-koadernoa, Txanela proiektua, Elkar.
  • Euskara 4, 8. lan-koadernoa, Txanela proiektua, Elkar.

Interneten ere material asko dago, adibidez, ikasguay, Lehen Hezkuntzako ikasleentzako webgune interesgarrien bilduma.