Egin eskaera

EIBZn Lehen Hezkuntzarako hamabost maleta – bost ziklo bakoitzeko – prestatu ditugu Solasaldi dialogikoan erabiltzeko. Horietan 26 aleko liburu-sortak daude.

Mailegua nola egin

Erreserba-taula kontsultatu ondoren, inprimaki hau betez egin behar da eskaera. Mailegu zerbitzua doakoa da, eta EIBZn bertan jasoko dira aukeratutako kutxak. Epea bukatutakoan, hartutako kutxak bueltatu egin behar dira.

Iruñerritik kanpoko ikastetxeek doako garraio-zerbitzua baliatu ahalko dute, urtean bi maleta ikastetxera eraman eta EIBZra berriz itzultzeko.  

Maileguaren iraupena

Solasaldi dialogikorako maleten kasuan, bi-hiru hilabetekoa izanen da.

Hauek dira maileguan ditugun liburu-sortak: